7.9.2024: Arrate Eguna eta
Sobaren I. urteaurrena
Data hau berezia da, ez bakarrik Arrateko jaiak
direlako, baizik eta SOBAren lehen urteurrena ere
jasotzen duelako, duela urtebete leku berean gure lehen
SOBA egin baikenuen.
Harrezkero, jaso dugun maitasuna eta babesa itzelak
izan dira, eta hori guztia zuei itzuli nahi dizuegu,
urtebeteko lanaren fruituez gozatzeko espazio bat
sortuz, pertsona politekin eta gure hain ezaugarritxua
eta preziatua den naturarekin inguratuta.
Arrate, Eibarko parke naturala
Arrateko parke naturala Eibarko hiri
gainean dagoen santutegia,
askaldegia eta aisialdirako lekua
da.
Gailurraren ondoan, harrizko gurutze
handi batez koroatuta, Arrateko Ama
Birjinaren Santutegia inguratzen
duen aisialdirako gune bat dago.
Inguru horretan, erretegiak eta
harrizko mahaiak, ur-iturriak,
komunak eta kamping eremuak daude.
Askaldegiak
Harrizko BBQ eta mahaiak, ur-iturriak eta komun publikoak aurki ditzakezu, baita tabernak eta txosnaguneak egoten dira Arrate egunean.
Autobusak: Igo eta jaitsi
Urtero Eibarko Udalak autobusak jartzen ditu Eibarretik Arratera igotzeko baita jaisteko.
+ Info soon
Karabanak
Eibarko hirian hainbat toki ezarri dira karabanak aparkatzeko.
+ Info soon
Leku bat duzu hemen
Zelaian musika, dantza, ingurumena eta maitasuna ospatzen ditu. Espazio seguru bat, zuhaitz artean, mendi tontorrean, Arrateko gurutzearen azpian, basoan murgilduta.